LIFE Good Local Adapt proiektua

Zure udalerriari egokitzen

Zure Udalak klima-aldaketara egokitzeari buruzko Europako proiektu batean parte hartzen du; LIFE Good Local Adapt izeneko proiektuan, hain zuzen. Klima-aldaketak aurrera egiten duen bitartean, garrantzitsua da tokiko komunitateek aldaketa horietara egokitzeko lan egitea, aldaketen aurreko gure ahultasuna murriztuz. Proiektu honen bidez, ekintzak garatu nahi dira udalerrian klima-aldaketari buruzko ezagutza hobetzeko, eta egoera horretara egokitzeko soluzio erabilgarriak herritarren esku jartzeko. Horrez gain, herritarrek parte hartu ahal izango dute Udalak abiaraziko dituen udalerrirako soluzio egokienak aukeratzeko prozesuan.

Horregatik guztiagatik, proiektuaren lehen atal honetan, informazioa bildu behar dugu auzoei eta bertan bizi diren pertsonei buruz, klima-aldaketaren inguruan duten sentsibilizazio-maila ezagutzeko. Horretarako, galdetegi hau betetzeko minutu batzuk hartzeko eskatzen dizugu.

Eskerrik asko aldez aurretik parte hartzeagatik.
 
Proiektuko taldea.
1.Galdetegia betetzen duen pertsonaren egoera: Auzoko pertsonen eta etxebizitzen profil orokorra osatzeko, honako datu hauek behar ditugu
Zure auzoa:
2.Adina:
3.Ikasketak:
4.Okupazioa:
5.Zure etxean bizi diren pertsonen kopurua:
6.Zure etxearen jabea zara?
7.Zenbat m2 ditu zure etxeak?
8.Udalerriko elkarte edo batzorderen bateko kide zara?
9.Klima-aldaketa: Klima-aldaketari buruzko zuen kezkak ezagutzeko, datu hauek behar ditugu
Klima-aldaketak kezkatzen zaitu?
10.Klima-aldaketari buruzko baieztapen hauetatik, zeintzuk dira zuzenak zure ustez?
11.Zure udalerriari dagokionez, zeintzuk dira klima-aldaketak eragiten dituen eta gero eta arriskutsuagoak diren (eta izango diren) ondorioak? (bat ere ez, batzuk edo denak aukera daitezke)
12.Zure ustez, nola egokitu eta/edo babestu daitezke herritarrak klima-efektu arriskutsu horietara/horietatik (bero-boladak, uholdeak, etab.)? (bat ere ez, batzuk edo denak aukera daitezke)
13.Nola bultza daitezke herritarrak klima-aldaketaren eraginetarako prestatzeko?
14.Klima-aldaketak eragiten dituen arazo horiek ikusita (bero-boladak, uholdeak, etab.), egoera horietara egokitzeko soluzioak lantzen dira dagoeneko: isolamendu hobea etxebizitzetan, irisgarritasun hobea, berdegune eta itzalgune gehiago, etab. Zure ustez, zer soluzio behar dira zure udalerriko honako esparru hauetan? (bat ere ez, batzuk edo denak aukera daitezke)
15.Komunikazioa: Udalerrian zer egiten den jakiteko, informazio hau behar dugu
Ezagutzen duzu zure udalerrian klima-aldaketarekin lotuta egin den ekimen edo proiekturik?
16.Zure ustez, herritarrek badute ekimen horien berri?
17.Badakizu non egin daitezkeen gai horri buruzko kontsultak?
18.Zein tokiko hedabide kontsultatu ohi dituzu?
19.Zenbateko maiztasunarekin kontsultatzen dituzu?
20.Pizgarriak
Jaso duzu diru-laguntzarik, zerga-arintzerik edo bestelako finantza-pizgarririk azken 10 urteetan?
21.Zein izan zen pizgarri horren helburua?
22.Non eskatu zenuen/zenituen pizgarria(k), laguntza(k)…?
23.Zergatik ez duzu pizgarririk jaso?