Populazio errefuxiatua: Isladak eta pertzepzioak. |
ASILO ETA BABESAREN INGURUKO INKESTA
Partaide agurgarria,
Eskerrik asko zure denbora ikerketa honetan parte hartzeko eskeintzeagatik. Beteko duzun inkestak Europako errefuxiatuekin loturiko azken gertakariekiko euskaldunok ditugun sentimendu eta pentsamenduak ikertzen dituen proiektu baten parte da. Ikerketa hau SOS Arrazakeriak sustatua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatua.
Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da, gai honen iguruko sentsibilitate ezberdineko lagin ahalik eta handiena lortu nahi baitugu. Erantzun egoki edo desegokirik ez dagoela azpimarratu behar dugu, zure iritzi pertsonala jakitea baino ez baitzaigu interesatzen. Zure partaidetza banakakoa da, horregatik, zure inpresio propioetara hoberen moldatzen den moduan galderei erantzutea eskatzen dizugu. Mesedez, saia zaitez galdera guztiak erantzuten.
20-25 minutu beharko dituzu inkesta betetzeko. Guztiz anonimoa da. Hau da, ez dugu zure identitatea ezagutzera eraman dezakeen inongo loturarik egingo ez erantzunekin ez eta inolako erregistroren batekin. Baieztapen bakoitzaren alboko eskalan zure ados edo desadostasun maila hoberen adierazten duen aukera markatu. Saia zaitez galdera guztiei erantzuten.
Mila esker berriro ere zure ekarpen baliotsuagatik gure ikerketara.
Proiektu hontako informazio guztia konfidentziala da eta zure identitatea babestua izango da. Ikerketa honek ez du inongo arriskurik suposatzen zuretzako. Erantzuten bukatzean ikerketaren azalpen txiki bat emango zaizu. Honekiko galderaren bat izango bazenu, mesedez, jarri harremanetan Jone Urionaguenarekin (jone.urionaguena@sosracismo.eu).
Ikerketa honen helburua ulertzen dut eta galdera guztiak erantzun ditut. Nire erantzunak konfidentzialak eta guztiz anonimoak direla dakit. Parte-hartzea edozein momentutan utzi dezakedalaz kontziente naiz. Aurretik emandako informazioa irakurri eta ulertu dut. Nere baimena ematen dut parte-hartzeko. “Hurrengoa” sakatzen duzun unean ikerketa honetan parte-hartzeko baimena ematen ari zara.