Arabako gizarteak klima aldaketari buruz duen pertzepzioaren inguruko inkesta

Arabako Foru Aldundia Klima Araba 2050 Estrategia garatzen ari da. Estrategia horretan, lurralde historikoan klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko egin beharreko ekintzak ezarriko dira.

Klima Araba 2050 Estrategiak hainbat fase ditu, horien artean, Arabako gizarteak klima aldaketari buruz duen pertzepzioaren inguruko hasierako kontsulta egitea.

Helburu nagusia da Araban inplikatutako sektoreen eta, oro har, herritarren kezka eta premia nagusiei buruzko ahalik eta informazio gehien lortzea, estrategia integrala garatzeko, biztanleriaren errealitateari egokitua eta iraunkorra.

Esteka honetan, "Arabako gizarteak klima aldaketari buruz duen pertzepzioa" inkestarako sarbidea duzu, Survey Monkey plataformaren bidez.

Galdera sorta erraza eta laburra da, eta ez duzu denbora gehiegi beharko betetzeko, baina ekarpen handia egingo diozu Arabaren etorkizunari.

Eskerrak ematen dizkizugu aldez aurretik parte hartzeagatik eta zure ezagunen eta hurbilekoen artean ahalik eta zabalkunderik handiena emateagatik, bai eta zure lantokian eta ikastokian ere.

Adeitasunez, agur.

Question Title

* 1. Adina:

Question Title

* 2. Ikasketak:

Question Title

* 3. Herria:

Question Title

* 4. Erakundea:

T